Kronika - Biodantza
Biodantza... Bizitzaren dantza... Gure mugimenduak kalkulatu gabe dantzatzera gonbidatzen gaitu, blokeoak ezabatuz, barne-indarrez hornituz eta barnean daramagunaren adierazpena erraztuz
.
Biodantza... Bizitzaren dantza... Gure mugimenduak kalkulatu gabe dantzatzera gonbidatzen gaitu, blokeoak ezabatuz, barne-indarrez hornituz eta barnean daramagunaren adierazpena erraztuz
Larunbatean, beste behin ere konstelazio-tailer batean parte hartu genuen, talde berria, gogo berriak; eta, goiza bideratzeko hizki hebrear baten laguntza izan genuen: Alef, bidean jartzea eta barne-indarra aurkitzea eragozten diguten hari ikusezinen askatzearen bilaketan mezu bat dakarten hizkiak.
Gaurkoan, arratsaldea elkarte ezberdinetatik iritsitako pertsonekin partekatzeko eta haien atzean dauden bizipen eta errealitateak entzuteko zortea izan dugu. Hauek dira bidaide izan ditugunak: Beñat eta Henar (Hazi eta Ikasiko boluntarioak), Leire (Loiolaetxeako boluntarioa), Ane eta Abdoulay (Red de Acogida Ciudadana elkarteko boluntarioa), eta...
Hilabetero bezala, taldea elkartu da Ain Karem kantuaren laguntzaz gogoeta eta otoitz egiteko, eta hilabete hau Piztuera eta argitasun eske gakoan begiesteko.
Apirileko hirugarren osteguna. Poliki-poliki, bakoitza bere auzo eta txokotik, Gipuzkoa Plazara -Aldundiaren egoitza nagusiaren parera- hurbiltzen joan gara, gure ohiko "Isilune Zirkulua" osatzen joateko.
Hilabetea isteko, La Palmera de Débora taldearen elkarretaratze zinez atsegina izan dugu gaur. Gonbidatu berri bat izan dugu, Eva Lasa, lanbidez medikua, bere bizipen profesionalak gurekin partekatu dituena.
Gaur, martxoak 21, urtero bezala, Nazio Batuen Asanblada Orokorrak izendatutako Arraza-bereizkeria Ezabatzearen Nazioarteko Eguna ospatu da. Jardunaldi honek 1960an Sharpeville hirian (Hegoafrika) gertatu zen tragedia oroitzen du, non apartheitaren aurkako protesta baketsuak erantzun bortitza jaso baitzuen, dozenaka hildako eragin zituena, eta...