.

Gure izatean Itzala ere bizi da, beldurra ematen digun gure baitako zatia. Maitatzen ez duguna eta, usu, ukatzen dugun hori. Izen eta forma ezberdinak hartu ditzake.

Boluntariotzarako Formakuntzaren bigarren saio honetan Inés Vicente eta Libe Narvarte izan ditugu lagun (Alboan GGKEko Hezkuntza Teknikariak eta lagunak zein gure Elkartearen adiskideak), "Genero Ikuspegia eta Hezikidetza: bizitzarako eta esku-hartze sozialerako etika bat" gaia lantzeko. Hemendik, guztion etortzea eta parte hartzea eskertu nahi...

Isilune Zirkulua, 2007an, Tolosan (Frantzia) abian jarritako ekimena, pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun-ekintza da. Mugak zabaltzea, harrera eta giza eskubideen defentsa aldarrikatzen dituen oihu isila.

Igande honetan, martxoak 21, SOS Arrazakeriak urtero antolatzen duen Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Martxa izango da. Gure Elkartea ekimen honekin bat egiten duen erakundeetako bat da, eta OnDoaN Topagunearen lagun guztiak animatu nahi ditugu honetan parte hartzera.

Gaurko bileran Mª Eugenia Iparragirre ezagutu dugu, lanbidez hezitzailea eta politikan ibilbide luzea egindakoa: zinegotzi Irungo Udalean, senatari Madrilen eta Eusko Jaurlaritzaren aholkulari Hezkuntza arloan.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Mariola López Villanueva gure lagun eta kidearekin partekatu dugu bideo hau. Jesusen Bihotzaren Kongregazioko erlijiosa da. Kanaria Handian igarotako urteek Hitza partekatzearen eta, Ebanjelioa abiapuntu, beste batzuekin ibilbide sendatzaileak bilatzearen gustua oparitu zioten. Kazetaritzan eta...