.

Ekainaren 20an pertsona errefuxiatuen eguna "ospatu" genuen, edo, hobeto esanda, are gehiago gogoratu genituen. Nazioarteko egun horri eta beren etxeak uztera behartuta dauden pertsona guztiei erreparatuta, joan den ostegunean, kanpaina honekin bat egin nahi izan genuen Donostiako Isiltasunaren Zirkuluek.

Gaurko egunean, Uzturre mendira igo gara. Trenean elkartu gara Andoaingo geltokian, batzuk aspalditik zeuden igota eta beste batzuk duela gutxi. Trenak Herreran hartu ditu espedizioko lehen bidaiariak; Fanny, Ines, Moha, Iracema eta bi fitxaje berri: Jokin eta Claudia. Bigarren taldekoak Donostian hartu ditu trenak, Arantza, Pauli eta Usue. Eta...

Larunbatero bezala Palmera de Deboran elkartu gara, animo berberarekin eta egunerokotasuna partekatzeko motibazioz gainezka.

Osteguna, 19:15. Danbor hotsak entzuten hasten dira Gipuzkoa Plazan, Afrikari buruz mintzo dira, Zirkuluaz, Isiltasunaz, eta egun hauetan Ceutan, Melillan, emakumeak, gizonak, haurrak... bizi izaten ari diren zorigaitzak durundi du; ez dira zengakiak, familia, historia, itxaropena eta tragedia dituzten pertsonak baizik.

Maiatzean, elkartzeko eta berriz elkar topatzeko, meditatzeko eta isilik egoteko, kontenplatzeko eta otoitz egiteko lekua eta denbora partekatu ditugu.