.

Larunbat honetan, hilak 23, "La PALMERA de DEBORA" bildu da. Gu guztiontzat bereziki hunkigarria izan da bi urte ondoren MUSUKORIK GABE elkarrekin egon gaitezkeela ospatu dugulako, gure irribarre politak ikusi, beldurrik gabe elkar besarkatu, "normaltasun bedeinkatua" poliki-poliki berreskuratzen ari garela sentituz.

Larunbata, aukerak irekitzen dituen eguna. Beno, hobeki esanda, garrantzitsuagoa iruditzen zaigun horretara bideratu dezakegun eguna, betebeharrek aukera ematen diguten heinean edo, garrantzitsua den horretan arreta jartzeko, larritasunak atzeratzeko gai baldin bagara. Gaurkoan, hurbildu garenontzat, garrantzia zuena gu eta gure sistemak ziren.

Hilabetero bezala, meditazio gunean topatu gara, gure munduko errealitate sufritzaileari abegi eginez, urrunekoak zein gertukoak -bidean, egunero elkar topatzen ditugunak- aintzat hartuz.