.

Egunsentiarekin bat, planez eta konpainia onez Beteta zetorren igande honetako protagonista izateko gogoz zegoen euria. 9ak inguruan geratuta geunden autobusa hartzeko, eta puntualtasunez abiatu ginen Gasteiza.

Saio honetan, taldean nagusi diren dibertsioa eta giro ona, gaur ere, agerian geratu dira, baina, horretaz gain, gure jakin-mina beste behin ere ase da, eszena edo sekuentzia bat nola grabatzen diren gure ezagutza handitzeko ikuspegi berrien bitartez.

Otsailaren 27ko goizean, ibili gabe denbora askotxo igaro ondoren, Buruntza mendiaren igoerari ekin diogu. Andoaingo tren geltokian elkartu gara, baina ez denok: kide batek jakinarazi digu trenak ihes egin diola, eta, horren ondorioz, gure gidariak, gurekin zati handi bat igo ondoren, atzetik zetorrenaren bila abiatu behar izan du. Ez dugu gaur...

Otsailaren 26ko arratsaldean, La Palmera de Débora taldea bildurik, Estibaliz Madrazo izeneko emakume Bilbotarrak -"mujeres en marcha" taldekoa- esaldi polit batekin eman dio hasera topaketari (niri behintzat asko gustatzen zait). Ondoren, zenbait hitz jarri ditu mahai gainean, beren esanahia garbi izan dezagun, bakoitzaren esperientzia...

Gaur, 18:30etan, emakume batzuk elkartu nahi izan dugu inguratzen gaituen mundua begiesten bizitzeko, JESUS abiapuntu, nor taldearen erdian irudikatu baitugu OIHAL-KOLOREANITZA eta ARGI txiki baten bitartez, gure otoitz egite eta laguntze xumearen bidez haren beharra duen jendearengana iritsi dadin eta Jesusekiko gure jarraitzea sendotu dezan...

Gaur, otsailak 18, berriro ere boluntariotzarako formakuntzaren bosgarren saioan biltzeko aukera harrigarria izan dugu. Oraingoan, Loiolaetxea elkarteko zuzendaria den Marta Silvanok lagundu digu jardunaldi honetan. "Inklusioaren bazterketa" izan da landu dugun gaia.

Iritsi da, beste behin ere, hileko hirugarren osteguna; ohikoa izan arren, bizi ditugun mundu ezberdinen arteko arrakala geroz eta handiagoaren errealitate geldiezina memoriara ekartzeko nahiak ez du indarrik galtzen.