"Palmera de Débora" - Kronika
Larunbat honetan Déboraren Palmondoaren (la Palmera de Débora) inguruan egin ohi ditugun topaketei berriro ekin diegu (gurariak, ametsak, zalantzak... partekatzeko baliatzen dugun gunea), partaide berrien berri onarekin hasi ere, zeinak emakume-talde honetako partaide gisa onartzen baitutugu.
Hasteko, "geure burua erdira ekartzeko" tarte bat hartu dugu, isiltasunean, arreta gure arnasan jarriz. Bakoitzak sentitu duena partekatu ondoren, AUTOZAINKETAren inguruko elkarrizketa bizi batekin jarraitu dugu... nola eragiten dioten sentimenduek gure gorputzari, "gure burua zaintzeak" eta gertatzen zaigunari izena jartzeak duen garrantziaren beharrean geure burua sendotuz.
Bizitzaren baldintza ezberdinetan emakume bezala bizi ditugun egoerak partekatzera eraman gaitu honek:
AHALDUNTZEA, ERRESPETUA, ASKATASUNA, EGOTEN JAKITEA, GURE AUKERETAN KONFIANTZA...
Egiaz, denok aberastu gara besteen esperientziekin. Gaurko topaketatik horrela atera gara, bakoitzaren hitzetan: KONFIANTZA, INDARRA, ARGIA, BABESA, ESKER ONA, TOPAKETA... Jakinda, emateko eta besteengandik jasotzeko asko dugula.
Paula Muro Elola