"Palmera de Débora" - Kronika
Larunbatero bezala Palmera de Deboran elkartu gara, animo berberarekin eta egunerokotasuna partekatzeko motibazioz gainezka.
Mahai gainean jarri dugu bakoitza nola sentitzen garen, osasuarekin, lanarekin...zerikusia duten zenbait bizipen aipagarri izan baititugu.
Zentratzeko tarte bat hartu dugu, arnasa sentitzeak erlaxatu gaitu eta HEMEN eta ORAIN kokatzen lagundu digu.
Sarri, abiadura handiegian bizi gara, eta geure burua elikatuko duten guneak beharrezkoak egiten zaizkigu.
Sagua eta jirafaren alegia irakurri dugu ondoren, zeinak pentsamendua eta bihotzaren artean oreka bat beharrezkoa dela pentsatu eta kontzientzia hartzen lagundu baitigu.
Zati batzuk....
" Jirafek burmuina bihotzetik hiru metrotara dute, sentimenduak eta pentsamenduak altuera arrazoiengatik bereizten dituzte....
"Saguek, bihotza eta burua hain dituzte gertu zaila baita bereiztea... Inoiz ez dakite pentsatzen edo sentitzen ari diren...edo...pentsatzen dutena sentitzen ote duten...
Jirafak...ala saguak gara bizitzan ¿??
Bateratze-lan bat eragin du, zein oso aberatsa izan baita. Eta, ondorioztatu dugu zeinen garrantzitsua den pentsamendua eta bihotza lantzea...Biak oso beharrezkoak.
Bartekatzen dugun eta elkar behar dugun emakume sentitzea eskertuz amaitu dugu.
Paula Muro