"Palmera de Débora" - Kronika

11/01/2025

2025eko 11 izan den larunbat honetan, La Palmera de Déboran elkartu gara berriro Gabonak ondoren. Neguko arratsalde hotza izan arren, kide ezagunak eta bi parte-hartzaile berri elkartu gara. Mandalak margotzeari lotu gatzaizkio, jarduera erlaxazio une bat bizitzeko baliatuz eta egunerokotasunean pilatzen goazen antsietatea eta estresa bezalako egoera mentaletatik askatzen lagundu digu, lasaitasun eta ongizate sentsazioa barneratuz. Hori gutxi balitz, La Palmeran bat egiten dugun emakume migratuen arteko integrazioan areagotzeko baliogarria ere izan zaigu.

Mandalak margotzen jardun garen bitartean, Gabon gaua, Urte zaharra eta Errege eguneko festak nola bizi izan ditugun partekatu dugu. Une magikoa izan da, bizipenak mahai gainean jartzearekin bat baieztatu baitugu gure tradizioei eusteko gure esku dagoen guztia egiten dugula, hala nola egun hauetako otordu bereziak, eta hori partekatzeak aberastu egin gaitu.

Oraingoan, gainera, mekiku alergologoa den Eva izan da gure artean, eta negu garaian gure osasuna zaintzeko aholku medikuak eman dizkigu. Horien artean, ariketa fisikoa egitea, ondo elikatzea eta kutsatze-fokuetatik urrun mantentzea. Oso logikoak diruditen arren, badakigu sarri ez ditugula kontuan izaten, eta ona da gogoratzea.

Momentu batean, Errege Magoak OnDoaNetik igaro zirela ere esan zaigu, eta berriz ere haurrak izango bagina bezala hunkitu gara. Gainera, hiru aukeren artean hautatzeko aukera eman zaigu, beraz, nork bere buruarekin gehien identifikatzen duena hartzeko aukera izan dugu.

Azken finean, etorri diren adiskideekiko interakzioaz gozatu ahal izan dugu, aholku garrantzitsuak eman dizkigute, eta estresa arintzeko, arreta sustatzeko eta kontzentrazioa zein sormena handitzeko lagungarriak diren mandalak margotu ditugu.

Beti bezala, La Palmera de Débora daramatenei gure eskerrik beroena, hemen elkartzen garen emakume migratuekiko ospitalitateagatik eta arretagatik. Hurrengora arte.

Martha Ortega