"Palmera de Débora" - Kronika
La Palmera de Déboraren topaketa berri bat. Eta benetan berria izan da "aurpegi berrientzat"! Clarita, Asma eta Andrea.
Faltan bota ditugu normalean gurekin egoten diren eta, arrazoi ezberdinengatik, gaurkoan etortzerik izan ez duten kideak.
Beste jarduera batzuk egitea aurreikusita zegoen arren, bisita berrien etorrerak La Palmerari buruzko informazioa beraiekin partekatzeko erabili dugu denbora.
Taldean bakoitzari egiten dion ekarpena jarri dugu mahai gainean, eta OnDoaN Topagunean dauden gainontzeko taldeen berri ere eman diegu, haietan ere Palmerako kideok parte hartzen baitugu.
Ez dira falta izan konfiantza giroan borobildutako arratsalde atsegina egin duten barreak, emozioak, sentimenduak…
Beraz, taldean parte hartzen jarraitzeko gogoz geratu gara, non bakoitza bestearen bidaide sentitzen garen.
Besarkada bat eta hurrengo topaketara arte,
Fanny Sánchez