"Palmera de Débora" - Kronika

20/04/2024

Apirilak 20, larunbata, La Palmeraren bilera berria, Perutik datorren kide berri bat batu zaigularik: VILMA. Elkar aurkeztu eta proiektua aurkeztu ondoren, Paulik hurrengo jardueren berri eman digu:

- Apirilak 27: Jesusen Lagundiak Bilbon duen Fundación Ellacuríako "LA TORRE DE BABEL" emakume taldearekin harrera eta topaketa. Arduradun duten Claudiak lagunduta etorriko dira. Eguerdiko 12etan Zurriola hondartzara iritsiko dira, eta, Donostian zehar itzuli bat eman ondoren, 16:15etan, OnDoaNen gurekin elkartuko dira.· 

- Apirilak 28: Goizeko 10etan AZPEITIAra abiatuko gara, IRTEERA KULTURALA dela-eta. Bertan, Trenaren Euskal Museoa ezagu eta aspaldiko Lurrun Trenean ibilbide bat egingo dugu; eta, arratsaldean, Loilako Basilika eta San Inazioren jaiotetxea bisitatuko ditugu.

Ondoren, kideetako batek ISILUNE ZIRKULUAK zer diren galdetu du. Nazioarteko herritarren mugimendu bat da, hainbat erakundek osatua, besteak beste, OnDoaN erakundeak. Modu baketsuan biltzen da, zirkulu bat osatuz, hileko hirugarren ostegunean, Donostiako Gipuzkoa plazan, arratsaldeko 7:30ean, etorkinei, errefuxiatuei eta mugetan egoera prekarioetan dauden pertsonei elkartasuna adierazteko. Kontzentrazioak ordu laurden irauten du. Aldarrikapen- eta salaketa-plataforma bat ere bada, legeak egiten dituztenen eta aplikatzen dituztenen kontzientziarako deia egiten duena, migratzaileen duintasuna eta oinarrizko eskubideak errespetatzen eta haien gizarte-bazterketa eragozten dituzten politikak egin ditzaten. Beraz, parte hartzera animatu, neskak!

Eta, azkenik, goxo-goxoa den zerbaitetaz hitz egin dugu… JANARIA, gustatzen zaigunaz eta gustatzen ez zaigunaz, munduko beste leku batzuetan jaten denaz… Gutako bakoitzak bere herrialdeko plater tipiko bat sukaldatu eta gure gune segurua den La Palmeran elkarrekin jan eta gozatzekotan geratu gara.

Ongi egorria, Vilma.

Eskerrik asko guztioi.

Inma Gamazo