"Palmera de Débora" - Kronika

15/10/2022

Urriak 15, larunbata, La Palmeraren bilera berri bat, harrera egin digute

Aurpegi berriak, irribarreak, maitasun aurpegierak, poza, irrika... hona bilera hastear zela azaldu diren osagaietako batzuk.

Udazkena ardatz bezala hartuta, "Mandalak Margotzea" izan da proposatu zaigun jarduera. Hostoen jauspena erakusten digun urtaroa lagungarri izan zekigukeen pentsatzeko, zamatzen gaituzten gauzak ediren -guregandik urrundu beharko genituzkeen horiek-... horrela joan da Pauli bideratzen gure hausnarketa margotzen jardun dugun bitartean.

Hori guztia, lasaitasun eta bake giroa erraztu duen musikaz lagunduta. Harmonia handia sentitu dugu taldean, gure artean dagoen solidaritatea azaleratuz, bakarkako lana izan den arren, bakarrik ez geundela ohartuz une oro. nek eskaini diguten goxotasunak gainezka egin du. 20 emakume elkartu gara eta, arrazoi bat edo beste tarteko, etortzerik izan ez dutenak gogoan ditugu.

Denbora eta lekua falta zaizkit bilerari buruz esango nituzkeen guztiak aipatu ahal izateko.

Ixteko, bertaratutakoen hitzezko parte-hartzeari egin zaio leku, elkarri bere eremua errespetatuz. Hausnarketetako batzuk: nola kontrolatu antsietatea, emakume indartsuak gara, gehiegikerietan eror gaitezke, batzuetan estresak gaina hartzen digu, azkarregi goaz bizitzan zehar, gure buruari begiratzea beharrezkoa dugu... Hain izan da aberasgarria partekatze hau ezen gutariko bakoitzarentzat oso lagungarri gertatuko baita.

Bakez eta lasaitasunez beteta geratu gara eta, bidea jarraitu ahal izateko, hazten jarraituko dugula iruditzen zait.

Besarkada bat eta hurrengora arte. Eta, batez ere, mila esker.

Zuen adiskide,

Fanny Sánchez