"Palmera de Débora" - Kronika

19/03/2022

Beste larunbat batez, gure "PALMERA de DEBORA" maitatuaren inguruan bildu gara.

Lehendabizi, ilusio handiz gogoratu dugu joan den igandean Gasteiza egin genuen irteera, paisaia eta monumentuak ikusteko, baina, batez ere, adiskide berriak ezagutzeko eta gure artean estuago harremanetan jartzeko balio izan zigun egun kutuna.

Ondoren, gauza batek bestera eramanda, GEMAk bere herrialde Nikaraguako zenbait hiriren inguruan hitz egin zigun; FANNYk, Honduras bizi izaten ari den aldaketaz; IRACEMAk Brasilgo altxor naturalak aipatu zituen, eta FARIDA, bere Maroko maiteko hiri inperialei buruz jardun zen... eta emakume marokoarraren egoeraz.

Gozamen itzela zuei entzutea; elkarrekin ikasi egiten dugu...eta BIZI-testigantzak partekatzeak BATU eta AHALDUNDU egiten gaitu, NESKAK!!!

Eskerrik asko PAULI, Eskerrik asko IRACEMA, Eskerrik asko GEMA eta Eskerrik asko FARIDA, ZUEK -emakume indartsu bezain ausartak- bezain tarte polit honengatik. Maitasunez izan ditugu gogoan etortzerik izan ez dutenak...

Hurrengora arte. Besarkada bat

Inma Gamazo