"Palmera de Débora" - Kronika

27/02/2021

Gaur oso momentu ederra igaro dugu La Palmera taldearen bileran; eta, badakiue zergatik? Gaur bizitza sentitzearen une ezberdinetara eraman gaituen irakaspena izan dugu. Erabilitako gako eta tresnak "Mandalas" izan dira, eta atze-oihal bezala, musika.

Margotzen eta musika entzuten hastearekin batera, bizitzako eta bestelako une eta leku ezberdinetara bidaiatu dugu. Jarduerak aurrera egin ahala, margotzen joan garen mandeletan islatuta azaldu diren sentimenduak eta sentsazioak sortzen joan dira; ezagutzen genituen abestiak kantatzen joan garen bitartean, animatzen joan gara eta gure arteko loturak sendotzen joan direla iruditu zaigu. 

Sentitu dugun guztia partekatu dugunean, aniztasuna, gure barneko nia, poztasuna, erronka, itxaropena, bakez betetako koloreaniztasuna, gure herrialdera eraman gaituzten oroitzapenak, eta abar luze bat azaldu dira. Une honek partekatzea, erlaxatzea, sentitzea, komunikatzea eta bizitzari buruz hausnartzea ahalbidetu digu. Hain izan da atsegina, denbora labur geratu zaigula, eta errepikatzeko gogoz geratu gara.

Hurrengora arte!! Besarkada bat, eta bidea egiten jarraitzera...

Cristina, Paula, Inma, Dilenia, Fanny, Senia, Claudia eta Jazmin