Otoitz Topaketak - Kronika
Hilabete honetako otoitzaren gaia hau izan da: "ERREALITATEAREN BEHARREK ERAGIN DIEZAGUTEN UTZI".
Ohikoa den bezala, isiltasun giroan elkartu gara otoitzerako, bihotza zentratzen lagundu diguten hiru abestiren bitartez.
ESPIRITUAK guregan putz egin dezan behar dugu… BIZITZAREN Jainko, hautsi itzazu beldurrak eta gizatiar egin gaitzazu…
Indarrez putz egizu zure ESPIRITUA, eta gure bihotza bihurtu…
Errealitatea BEHATU behar dugu, gure artean dagoen JAINKO horri begiratu eta BEDEINKATU JAUNAREN IZENEAN DATORRENA esan…
BEGIRATU nola mintzo den BIZITZA, ez gara ahaztuak, BERA GUREKIN DAGOELAKO.
Eta konfiantza honekin galdetzen dugu: Noren alde gaude? Zer aldetan gaude?
Biluziki gizatiarra den aldean bizi naiz, txiroki gizatiarra den horretan, bizitzarenean?
BIZITZAREN GIZATIAR SAKRATUAN bizi naiz...
Otoitzari amaiera emateko, Bibliako zenbait emakumeren BEDEINKAPENA ekarri dugu gurera, haien INDARRA eta GRAZIA sentituz gure etengabeko biderako.
"JAUNAK DÉBORAREN ADOREA eman diezazula, ETA ESTHER ETA JUDITHEN AUSARDIA"
POZEZ bete zaitzala, ANA bezala, eta LEIALTASUNEZ ETA MAITASUNEZ, RUTH bezala.
Itsasoaren ondoan KANTU ETA DANTZA egin ahal izan dezazula, MARIA PROFETESAren moduan.
Eta, MARIA NAZARETEKOA bezala, JAUNAREN HANDITASUNA ALDARRIKATU DEZAZULA, ETA GOSEAK DIRENEN ETA UMILEN GARAIPENA.
Eta JESUS JAINKOAREKIN TOPO EGIN DEZAZULA, MARIA MAGDALAKOAK, MARTAK, SALOMÉK ETA SAMARIARRAK egin zuten bezala.
Eta, HURBILDU ETA ZUZENDU ZEN EMAKUME MAKURTU hura bezala,
ZU ERE BURUA ZUT BIZI ZAITEZELA ETA BESTE BATZUEI ZUZENTZEN ETA ZUTITZEN LAGUNDU.
BERA, ZU ETA GU ZUTITZERA DEITUTA BAIKAUDE.
Paula Muro