Otoitz Topaketak - Kronika
"Zoaz zure barnera eta egin distira… Zure argi jainkotiarra da besteen argiarekin lotzen zaituena".
Pentsamendu honen bitartez, hilabetero bezala, isilik eta meditazioan, hurbiltzen ari den abendualdiaren atarian, MARIA NAZARETEKOArekin egin dugu topo. Mariak JAINKOAREN deia HARTZEN DU eta bere ikintzara irekitzen da, fedean eta konfiantzan oinarrituta. Jainkoarengan Fidaturiko emakumea izanik, BAI bat ahoskatzen du, eta gutako bakoitza ere hori ahoskatzera gonbidatzen gaitu. Hori dela eta, gure bizitza osatzen duten lau BAIEZKO igartzen ditugu.
LEHEN BAIEZKOA, Jainkoak gure izateari ematen diona da…
BIGARREN BAIEZKOA, gure gurasoek bizitza hartzeko eta loratu dadin ematen dutena da.
HIRUGARREN BAIETZA, gutako bakoitzak ematen duena da, ditugun argi eta itzalekin garenari harrera eginez.
LAUGARREN BAIETZA, besteekikoa da, bizitzaren bidea partekatzea egokitzen zaigun horiekikoa.
Isiltasun tarte baten ondoren, zein baiezkotarako hartzen dugun konpromezua eta zeintzutarako ez dugun hartzen partekatu dugu.
Otoitza amaitzeko, MARIA NAZARETEKOAren abestia entzun dugu: "Maria Nazaretekoa, ama, Jesusen dizipulua… Jainkoaren maitasunean ahaldundutako emakumea, konfiantzadun sinestura… OTOITZ EGIZU GUREKIN. Hitzaren Etxea, Jesusen Jarraitzailea, beste emakumeen bidaide… OTOITZ EGIZU GUREKIN. Gurutzearen GOTORLEKU, Izpirituaren Tenplu… OTOITZ EGIZU GURE ALDE…
Beste behin ere, espazio honek, bagajez arin, bedeinkatzearen bidean jarri gaitu.
Paula Muro