OnDoaN Topagunean ikasturte berri bati hasiera ematen diogu
Kaixo, OnDoaN Topaguneko lagunak!
Urrian sartzearekin bat, ikasturte berria abiatzera doala esatera gatozkizue, pozarren, ilusioz gainezka eta zuekin tarte pila bat partekatzeko gogoz; eta, pandemiaren ondorioz galdutako zenbait ohitura polit berreskuratuz itzultzearen gogobetetasunez.
Gure jarduerak bihar -urriak 1- hasiko dira, emakumeen gure taldea den La Palmera de Déboraren lehen bilerarekin, eta, hortik aurrera, mendi irteerak, Kontu-Kontari ataleko elkarrizketak, otoitz-topaketak, familia konstelazioen tailerrak, barnekotasun tailerra, isilune zirkuluak, formakuntzak, laguntza teraupeutikoak, FISCaren proiektuak, gure kronikak... itzuliko dira. Gainera, laster egitasmo berri bat estreinatuko dugu: dantza-tailerra!, eta, "Ireki Leihoa" proiektuari esker, Elkarteari buruzko dokumental txiki bat filmatuta bukatu ahal izango dugu ikasturtea.
Hau guztia, jakina, ez zen posible izango geroz eta handiagoa, anitzagoa eta aberatsagoa den gure boluntario-taldearen dedikazio eta ahaleginik gabe, egiten dugun horretan sinestu eta konfiantza duzuen eta OnDoaN Topagunea, ikasturtez ikasturte bizitzaz bete dadin ahalbidetzen duzuen zuek guztiok gabe. Mila esker!
Besarkada bat eta laster arte!