Kurtso berriari hasiera ematen diogu!

01/10/2024

Atseden denbora honen ondoren, 24/25 hau ilusioz eta zuekin guztiekin une gogoangarriak partekatzen jarraitzeko gogoz beteta gatoz.

Ekainean, 23/24 hartan bizi izandakoagatik gustura eta eskertuta esan genion agur elkarri; topaketa, jarduera, proiektu, ekimen, ospakizun… ugari, eta jafa OnDoaN Topagunea familiaren parte diren aurpegi berri mordo bat.

Urrian abian jartzen ditugu modu ofizialean jarduera ezberdinetako topaketak: "La Palmera de Débora emakumeen taldearen bilerak (hauek, hala ere, ezin horrenbeste itxaronda, dagoeneko irailean izan dute lehen elkarretaratzea), "Otoitz topaketak", "Familia Konstelazioen Tailerrak", "Kontu-Kontari ataleko erreportaiak, "Txangoak, Tarteak, Tontorrak" saileko mendi-txangoak eta irteera kulturalak, "Isilule Zirkuluak", FISC-en proiektu eta ekimenak, "Osasun- eta Genero-Hitzaldiak", "Boluntariotzarako Formakuntza", "Yoga Tailerra"… eta aurten batuko zaizkien proposamen berriak:"Biodantza Tailerra" eta "Eneagrama"rena, zeinak arrakastatsuak izatea espero baitugu. Horretaz gain, gure beste bi zerbitzu hauek ere martxan daude: "Laguntza Psiokoemozionala" eta "Terapia Sistemikoko Kontsulta".

Beti bezala, urtean zehar ideia eta erronka berriak sortuko dira, Elkarteari bizia eman eta bidea are zirraragarriagoa egingo dutenak.

Beste urte batez, gure Boluntario Taldearen babes eta eskuzabaltasuna eskertzen dugu, lan bikaina egiten baitute; OnDoaN Topaguneak eskaintzen duena ez litzateke posible izango beraiek gabe. Eta, nola ez, eskerrak zuei ere, egiten dugunak merezi duela sinesten duzueno, berriz ere gugan konfiantza izateagatik. Eskerrik askoooooo!!

24/25 zoriontsua! Laster arte!