Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

26/10/2024

Ikasturte berri bat hasten da Familia Konstelazioentzat. OnDoaNek, beste behin ere, bere ateak zabaldu eta esperientzia hau bizitzera gonbidatu gaitu.

Iristen goazenoi egiten zaigun hurbileko harrera eta agurraren ondoren, berriz ere duela urte batzuetatik hona hutsik ez egiten saiatzen garenok elkar topatzearen poza sentitzen goaz, baita aurpegi berriak ikusi ahal izatearena ere.

Eroso jarri eta baitaratze giro berezi horretan sartzen gara, Arantzaren eskutik, lasai ("hemen dena ondo joango da") sentiarazten gaituena. Ez da maila jakin batera iritsi behar, ez zaio ezeri erantzun zuzena eman behar… sentitzea baino ez dago. Sentipen zoragarria da hori, arlo guztietan ahalik eta gehien ematera behartzen gaituen gizarte honetan.

Tailerraren izenburua: ILUNTASUNEAN IKUSI, B. Hellingerren aipuarekin eta Arantzak proposatzen dizkigun ariketekin, iluntasunean ikustera gonbidatzen gaituzte… Sentitzera, dena ez dela argitasun, ezta iluntasun ere… eta horietako bakoitza nondik datorkigun sentitu ahal izatera.

Beren bizitzako zerbait landu nahi duten pertsonak aurkezten dira eta guztiok jartzen gara taldearen zerbitzura, sentitzen goazena irudikatuz/azaleratuz. Lanean, gakoa konstelazio bakoitzean -eta, batez ere, beste pertsona bat ordezkatzen dugunean- sentsitiboki, emozionalki eta ikuste mailan esperimentatzean datza. Oso interesgarria gertatzen da -eta jakinmina pizten du- aurrenekoz hurbiltzen garenean esperientzie honetara.

Bazkariak, eskaintzen duen tarte lasaia medio, menia bat eskaintzen dio horrenbeste emoziori, eta indarrak biltzen laguntzen digu… eta, nola ez, taldeko harremana sendotzen.

Hori eta gero, goizean etortzerik izan ez duten pertsonak batu zaizkigu. Eta, giro berezi horrek eskaintzen duen tonuarekin jarraituz, tailerrarekin aurrera egiten dugu, interesatuek begiratu nahi dituzten gaiak konstelatuz.

Tailerra esker on sentipen orokortuarekin amaitu dugu. Geure burua eman izanaren eta jaso izanaren sentipenarekin. Gure bizitzari beste modu batean begiratu ahal izateko aukera eduki izanaren sentipenarekin.

Eskerrik asko OnDoaNeko talde guztiari, beste behin ere aukera hau emateagatik.

Besarkada bana!!

Víctor Álvaro