Kronika - Familia Konstelazio Tailerra

08/06/2024

OnDoaNean Konstelazio tailer batean parte hartzen dudan bigarren aldia da. "Familia Konstelazioen hori zer da" jendeak galdetzen dizunean, niri behintzat oso zaila gertatzen zait. Izan ere, niri ere, nahikoa pertsona arrazionala izanik, harrigarria egiten zait nire ahotik entzutean zer den eta zer egiten den.

Niri beste ikuspegi batetik begiratzen lagundu dit batez ere, gauza guztiei erantzun itxia ematetik eta dena kontrolpean izaten saiatzetik aldentzen, eta puzzleko zenbait pieza bere lekuan jartzen, baita ulertu nahi dudan nire bizitzako egoera beste ikuspuntu batetik behatzen; eta hori dena konfiantzazko eremu seguru batean.

Bizi egin behar da! Izan konfiantza eta animatu OnDoan Topagunean esperientzia hau bizitzera!

Laura Flores