Kontu-Kontari Palmira Dual Jimenezekin
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna 2021
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna, honek, bere kultura eta historiak munduari egin dizkioten ekarpenei esker duen ezin ukatuzko balioa aitortzeko ospatzen da.
Halaber, horrenbeste denboran zehar jasan izan duen estigma eta diskriminazioarekin amaitu nahi da behingoz.
Gaur egun, ijito herriak lanean jarraitzen du bizimodu duinago baten eskubidearen alde. Tamalez, egitate bat da etnia honekiko ahanztura, eta, oraindik ere, gizartean hobeto integratzeko borrokan dihardute.
Hori dela eta, Europar Batasuneko estatu kideen eta Europako Parlamentuaren aurrean ahots bakarrean elkartu dira bizitza zoriontsuago eta osoago baten eskubidea errealitate bilakatu dadin, eta hamarkada luzez pairatutako sufrimendu eta bazkerkeria guztiak iraganean uzteko.
Gaur, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna, atsegin handiz aurkezten dizuegu Palmira, Irunen jaio zen 24 urteko ijito gaztea, 5 senideko familiako laugarrena.
Palmirak egunero dihardu lanean bere herriarekiko gizartean dauden aurreiritziak ezabatzeko asmoz eta, batez ere, urtetan ikusezin egin dena ikusgarri egiteko ahaleginetan, hala nola ijito herriak historian zehar jasan duen jazarpena.
Hezkuntza aldaketarako tresna dela uste du, eta beti ikasteko prest ageri da. Merkataritza Jardueretako Teknikari ikasketak egin zituen, baina benetan atsegin duena esku-hartze soziala da eta, egun, bitartekari soziokultural bezala dihardu. Irungo Kale Dor Kayiko, gitanos y gitanas del mañana eta Sim Romi Gipuzkoaqe de mujeres gitanas elkarteetako ordezkaria da.
Zuekin guztiokin partekatzera goaz bere konpainian igarotako goiz kutun eta abesgarriaren emaitza:
1· Palmira, gaur Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Kontatuko al zeniguke, labur-labur, zein den bere historia? Nolakoa da zuen kultura?
Esan ohi da ijito herriaren jatorria Errumanian dagoela, baina ez da hórrela. Gu Indiako Punjab eskualdetik gatos, Indiako ipar-mendebaldean.
Punjab eskualdea, India.
Bertan, gerrateak izan ziren, egun oraindik gertatzen diren moduan, eta bertako biztanleek handik irten zuten bakea, aukerak eta, azken finean, bizitza hobe baten bila. Indiatik gurdietan atera ginen eta, bai, nomadak ginen. Duela 600 urte iritsi ginen Iberiar Penintsulara. Duela 600 urte! Ez naiz ari duela hamar edo ehun urte esate, baizik eta askoz ere gehiago. Egia da ijitoen gehiengoa Errumanian egonkortu zela, eta hori da jatorria han duela sinestearen arrazoia, baina gure benetako jatorria India da.
1425. urtean, Penintsulara iritsitakoan, kulturaniztasun handia zegoen. Gu beste pertsonei lana eskaini ahal izateko egoeran geunden. Abere-tratulariak ginen, galdaragileak, zumetzezko saskiak egiten genituen... Esan daiteke garai hartako jendea onartua izan zela.
Geroago, Errege Katolokoen agintaldian, 1479 eta 1504 bitartean, aldaketa handiak etorri ziren. Ijito herriaren aurkako legeak egin zituzten, herrialdetik kanporatu ahal izan zitezen. Errepresio handia egon zen, eta guretzako zigor gogor bezain bidegabeak.
Urte batzuk geroago, 1749 inguruan, Zaragozan (egun legebiltzarra dagoen lekuan) segada Itzela izan zen. Han, emakume asko eta zazpi urtez azpiko umeak, ijitoak denak, espetxeratu zituzten, gizonak eta zazpi urtetik gorako umeak bortxazko lanak egitera behartzen zituzten bitartean. Helburua garbi zegoen: gure etnia desagerraraztea gizonak eta emakumeak bananduz, ugalketa saihesteko. Soil-soilik cultura ezberdinekoak izateagatik.
Nik duela gutxi izan dut han gertatutakoaren berri. Dezente hunkitu ninduen, baina gehiago hunkitzen nau ikusteak tragedia hura eta sufritu zuten pertsonak gogoratzen dituen ezer ez dagoela,
Bigarren mundo gerran, 1939 eta 1945 artean, kontzentrazio-esparruetan egon ginen. Juduak ez ziren izan sufritu zuten bakarrak, jende askok uste duen bezala, ijito herriak ere pairatu zituen gerraren ondorio izugarriak.
Beraz, historian zehar, Punjabetik irten genuenetik, ijito herriaren kontrako lege asko egon dira. Aski da esatea badirela 600 urte Espainiara iritsi ginenetik eta oraindik ere jendeak ezer ez dakiela gure herriari buruz, persona ijitoak bizilagun bezala izan arren... zer perntsatua ematen du, eta ez gutxi.
1971ko apirilak 8an persona ijitoen lehen biltzarra
izan zen. Jardunean askoz denbora gehiago daramagun arren, urte horretan
erabaki zen denok elkartuko gintuen ereserki bat, bandera bat eta izen bat
izango genituela.
Ijito herriaren bandera. parteak, belarra den horrek, nomadismoa irudikatzen du. Zerua da gure sabaia, ez genituen etxeak.Gurpilak 16 erradio ditu, Indiako banderak bezala, gure jatorria ez ahanzteko. Eta kolore gorria gure herriaren alde borrokan eman zen odol guztiagatik aukeratu zen.
Ijitoen ereserkia, Gelem, gelem (Ibili nintzen, ibili nintzen), Jarko Jovanovic-ek konposatua izan zen eta nazismoaren biktimak izan ziren ijitoak ditu gogoan.
Pertsona ijitoak ez gara bakarrik espainiarrak, euskaldunak edo italiarrak, mundo osoan zehar gaude. Eta erabaki zen denok identifikatuko gintuen izena "Rom" izango zela, erromanieraz (gure hizkuntza ofiziala) askatasuna esan nahi duena. Hori dela-eta, egun hori Ijito Herriaren Nazioarteko eguna bihurtu zen.
50 urte baino ez dira eskoletan ofizialki matrikulatuta gudela, oso garrantzitsua baita, kontuan izanik lehen gutaz ezer jakin nahi ez zutela. Ume ijito bat gela edo talde bateko partaide izaterik ez zen nahi, arriskutsuak ginela uste baitzen, beste aurreiritzi oker batzuren artean.
Hau horrela izanik, gaur egun ijito herriaren egoera ulertzea errazagoa da. Pena ematen dit ikusteak badela jendea uste duena txandik janzten ez duelako edo furgoneta batean bizi ez delako ez zaitezkeela ijitoa izan. Eta horregatik, ikasten dugun ijitoak ikustezin bihurtzen gaituzte, askoren buruetan ez baita sartzen ijito gazte batek ikasketak egin nahi ditzakeenik.
2. Zer da zuretzat ijitoa izatea?
Haurra zinenetik sentimendu hau aldatu al da?
Pertsonalki, ikusgarritasunaren alde borrokatzen duen ijito gazte ugarietako bat naiz. Bazterkeriarekin edo gizarte-bazterketako arriskuarekin lotzen gaituzte, baina beste edozein gazte bezalakoa gara, bere kabuz bizi dena, ikasketak, lana eta ametsak dituena. Alde batetik, emakume horien ordezkari sentitzen naiz, eta haiengatik ordezkatua, askatasunaren, independentziaren eta autonomiaren alde borrokatuz, eta, bestetik, orain egiten ari naizena, hau da, lana edo helburu profesionalak; ijito herriaren ibilbidean gertatu dena ikusarazi ahal izatea.
Eta bai, sentimendua aldatu egin da. Txikia nintzenean, gelako neska ijitoa nintzen, eta, oro har, normal tratatzen ninduten, baina zenbait unetan gelako ijitoa nintzen eta horregatik ez ninduten urtebetetzeetara gonbidatzen edo ezin izaten nintzen gelakideekin parkean geratu. Orduan, ez nuen ulertzen, bizi nuena ez bainuen ezberdin ikusten. Baina, neure buruari galdetzen nion ea zergatik gertatzen ote zitzaidan hori, eta ea zergatik nintzen ijitoa. Beste askori gertatu bezala, bakarrik sentitzen nintzen eskolan, eta inork ez zuela nigan sinesten sentitzen nuen. Eta, hori gertatzen denean, halabeharrez zure autoestimua erori egiten da, eta ikasketak alde batera uzten dituzu, gogorik ez baitzaizu geratzen. Norbera bere buruarekin ondo dagoenean, ikasketekin aurrera jarraitzeko motibatzen da.
Hala ere, sentimendu hau urteek aurrera egin ahala aldatzen joan da eta geroz eta harroago sentitzen naiz ijitoa izateagatik. Harro, dugun iragan guztiarengatik. Etnia bezala behin baino gehiagotan desagerrarazten saiatu dira eta ezin izan dute lortu. Ijito familiaren batasuna historian zehar islaturik geratzen da eta, hein batean horregatik ezin izan gaituzte desagerrarazi.
3. Gizarteak onartzen eta hartzen zaituela sentitzen duzu? Ijitoa izateagatik egoera deserosoren bat bizi izan al duzu?
Zenbait momentutan, nire herriari buruz ez jakiteagatik, ezin izan dut neure burua ulertu. Kuadrilan, pertsona berriren bat iristen denean eta nongoa naizen galdetzen didanean hemengoa naizela erantzuten diot, euskalduna, eta nire arbasoak ere hala izan direla. Alabaina, nire azal beltzarana dela-eta, nire jatorria ezbaian jartzen dute, eta ijitoa naizelako azaltzera behartuta sentitzen naiz. Eta gero klixe galdera sorta etortzen da: noiz ezkonduko zara? Zergatik ez zaude oraindik ezkonduta 24 urte izanda? Nire bizitzarekin zerikusia duten gauzak direla sentitzen dut, ezezagun batek galdetzeko eskubiderik ez duela eta dudala zertan argi eta garbi erantzun. Nire intimitatea eta nire pertsona inbaditzen dituztela sentitzen dut. Zergatik orokortu behar da? Ijito guztiek, hala izate hutsagatik ez dute zertan bide berberak hartu. Bakoitza ezberdina da eta erabaki ezberdinak hartzen ditu.
Askotan, neure burua defendatzerik izan ez dudalako, etxera minduta joan naiz, taldeko ijitoa naizela sentitzen dudalako eta ez beste ezer. Orain nire historia hobeto ezagutzen dudanez, lasai asko hitz egin dezaket horretaz.
4. Beste kultura askoren kasuan bezala, estereotipo eta aurreiritzi ugari daude ijito herriaren inguruan ere. Nola uste duzu hautsi daitezkeela?
Lehenik eta behin, gure historia eta kultura testu-liburuetan ikasi beharko litzateke ezagutarazteko eta ijitoen kontrako aurreiritziak azaltzeko arriskua txikitu dadin. Eta, begarrenik, beharrezkoa da sareak jostea bi noranzkoetan elkar aberasteko eta, hala, gure artean zubiak eraiki ahal izateko.
5. Gizartea ijito herriarekin sentsibilizatuta dagoela uste al duzu? Hobetu al da egoera hau azken urteetan? Horrela ez bada, nola uste duzu lor daitezkeela aurrerapausoak?
Duela urte batzuk, bakarrik sentitzen nintzen ijito gazte gutxi daudelako Gipuzkoa nirea bezalako bizi-unean. Baina lanak aukera eman dit ijitoek antolatutako ekitaldiak ezagutzeko aukera eman dit, non nire interes eta kezken antzekoak dituzten beste gazte asko parte hartzen baitute. Eta horrek indarra ematen dit eta bakarrik ez nagoela sentiarazten.
Halaber, ijito herriaren partetik zein gizartearen partetik aldaketa positiboak egon direla ikusi dut. Besteak beste, azken urteetan ematen ari den emakume mugimenduari esker, emakume ijitoen artean ere aldaketa positiboa gertatu da. Orain, protagonismo handiagoa dugu eta partaideago sentitzen gara, ezagutu nahi gaituztela sentitzen dugu, eta horrek baloratuta eta ondo sentiarazten gaitu.
6. Zer eskatuko zenioke gizarteari gauko egunez?
Batez ere eskoletan eragin beharko litzatekeela uste dut. Hezitzaileek irakatsi behar dute estereotipoen motxila gainetik kentzen, bain ijitoekin baita beste beste kultura batzuekin lotutakoak, niri min handia eman baitzidan. Ni neska lasai eta txintxoa nintzen, baina, institutura iritsi nintzenean, nire buruarengan ez sinesteak portaera txarra izatera bultzatu ninduen, ez diot beste inori opa. Pertsona bezala ezagutu gaitzaten nahi dut, baina modu bakanduan eta orokortu gabe, talde horren parte ez direnei horrek kalte handia egin baitiezaieke.
7. Aldaketa, gizartean eman behar dela uste duzu, ala ijito herriaren baitan ere bai?
Bien partetik, jakina. Guk gure lanean jarraituko dugu, gizartearen bazterretan bizi ez garen pertsonak ikusgai bihurtzeko ahaleginean. Bestalde, ijito jendeak hezkuntzaren garrantzia barneratu dezan nahi dugu, ulertu dezatela beren herria defendatu ahal izateko independentzia eta autonomía haren eskutik baino ez dituztela lortuko. Guk oraindik zeregin handia dugu, noski, baina hobetu ahal izateko beharrezkoa da beste aldetik aukera eta pribilegio berberak jaso ditzagun.
8. Emakume Ijitoen Elkarteko
ordezkaria zara. Konta iezaguzu pixka bat honi buruz: nortzuk zarete, zer
egiten duzue...
Izan ere, bi elkartetan egiten dut lan: Kale Dor Kayiko eta Mujeres Gitanas Sim Romi Gipuzkoaqe elkarteetan.
Alde batetik, Kale Dor Kayiko, gitanos y gitanas del mañana elkartean egiten duguna zera da: Berritzeguneak [1] zenbait eskoletako beharrak bideratzen dizkigunean, gauden lau hezitzaileek eskola horietara bisitak egiten ditugu eta ijitoen historia eta kulturari buruz hitz egiten diegu. Hau da, eskolako esku-hartzeaz arduratzen gara. Ondoren, familia zein komunitate esku-hartzeak ere egiten dita.
Bestalde, en Sim Romi Gipuzkoaqe elkartean emakumeekin lotutako gaiak lantzen ditut soilik, ahalduntzea kasu. Elkartearen izenaren aldatze prozesuan murgilduta gaude, Khera izena hartuko baitu, etxea erromanieraz. Egun, hiru emakumek dihardugu lidertzan, eta aisialdiarekin zerikusia duten jarduera eta tailerrak ere egiten ditugu, umeei zuzenduak, familia zaurgarrienei laguntza bat eskaintzeko eta eskolan, ikasketetan...nola dauden jakin ahal izateko.
[1] Berritzeguneak, laguntza-zerbitzuak bezala eratuak, hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzarako tresna hezitzaileak dira.
9. Zein da emakumearen eginkizuna ijito kulturan? Zailtasunak handiagoak al dira emaku izateaz gain ijitoa izanez gero?
Pentsatzen denetik urrun, emakumeak zeregin garrantzitsua du oso. Oker pentsatzen da emakumeak zapalduta gaudela eta, ijitoak izanik, bi aldiz zapalduta. Baina emakume ijitoa da familia bizkar gainean hartzen duena. Erabakiak gizonak eta emakumeak elkarrekin hartzen dituzte. Emakumearen iritzia ez da bazter uzten.
Nire ama da nire erreferente Nagusia, bera izan da beti gure etxea, amonak bezala, aurrera eraman duena. Bere eginkizuna funtsezkoa da. Nagoen lekuan nagoen modura egon nadin egin duena heroi baten lana izan da. "Emakumeak gara gure kulturaren aldaketaren motorra". Nire amonak aldaketa bat eragin zuen, nire amak ere beste horrenbeste egin zuen, eto orain nire txanda da. Nire ilobengan eta haeik aldaketa horretan aurrerapausoak emateko egin dezaketenaren inguruan pentsatzen dut. Aurrera egiteko aukera hau itxaropen eta ilusio pizgarria da.
10. Gaur, gela honetan, kultura aniztasuna dago, baina zerbait dugu amankomunean: kezkak dituzten eta gizartean aldaketa bat eragiteko gogoa dugun gazteak gara. Zer gustatuko litzaizuke zuri esatea emakume, gazte eta ijito bezala zuen herriari buruzko aurreiritziak dituenari?
Ez daitezela pertsona ijito baten gaineko azaleko ezaugarriekin, baizik eta sakonki ezagutu dezatela, bere historia, kultura eta erroak ezagutu ditzatela, beldurri gabe gerturatu ahal izan daitezen. Ezezaguna denak izua sortzen du eta, horregatik, ez da beldurrik izan behar hurbildu eta ezagutzeko. Ijitoek, pertsona guztiek bezala, balioak ditugu, eta gainontzeko pertsonek ezagutu ditzaten nahi dugu.
Mila esker, Palmira, elkarrizketa honengatik. Zorte handia izan da zuen herriaren historia bertatik bertara ezagutu ahal izatea. Laster arte!
Elkarrizketatzaileak:
Gabriela Garaizabal
Abdallah Khouya
Oroitzapenerako...
Gelem, gelem.
Ibili nintzen, ibili nintzen bide luzeetan zehar
Romà zorionekoekin egin nuen topo
Ai romàk, nondik zatozte dendekin eta ume gosetuekin?
Ai romà, ai mutilak!
Nik ere familia handi bat nuen
Legio Beltzaren esku eraila izan zen
gizon eta emakumeak zatikatuak izan ziren
haien artean haur txikiak ere bai
Ai romà, ai mutilak!
Zabal itzazu, Jauna, ate beltzak
nire jendea non dagoen ikus dezadan.
Berriro egingo dut bidea
eta zorioneko calóekin ibiliko naiz.
Ai romà, ai mutilak!
Gora Ijitoak! Orain da unea
Zatozte nirekin munduko romàk
Aurpegi beltzarana eta begi ilunak
mahats beltza adina gustatzen zaizkit
Ai romà, ai mutilak!