Kontu-Kontari Angel Fernandezekin

22/03/2023


Uraren Munduko Eguna 2023


Ba al zenekien…

  • 1,4 milioi pertsona hiltzen dira urtero eta 74 milioik beren bizitza laburtuta ikusiko dute urarekin, saneamenduarekin eta higiene eskasarekin lotutako gaixotasunengatik?

  • Gaur egun, 4 pertsonatik 1ek (2000 milioi pertsona) ur edangarri segururik ez du munduan?

  • Munduko populazioaren ia erdiak (3600 milioi pertsona) ez du saneamendu segururik?

  • Mundu mailan, etxeko hondakin-uren % 44a ez da modu seguruan tratatzen?

  • 2050erako munduko ur eskaria (ur-erauzketetan) % 55 handitzea aurreikusten da?

Uraren Munduko Eguna 2023. 2015ean, mundua 6. Garapen Iraunkorreko Helburuarekin (GIH) konprometitu zen, 2030 Agendaren parte bezala: 2030erako guztiok ura eta saneamendua modu seguruan kudeatuta izango zutela hitzemanez.

Gaur gaurkoz, hori lortzetik oso urrun gaude. Milaka milioi pertsona eta eskola, enpresa, osasun-etxe, baserri eta lantegi dira mugatuta daudenak ura eta saneamendua eskuratzeko giza eskubidea betetzen ez delako.

Aldaketa azkartzeko behar larria dago, "orain arte bezala jarrai dezagun" horretatik haratago joateko.

Azken datuen arabera, gobernuek lau aldiz azkarrago egin behar dute lan 6. GIH-a garaiz bete dadin, baina hau ez da aktore edo talde bakar batekin gauzatu daitekeen zerbait.

Urak guztioi eragiten digu, eta, horrenbestez, denok hartu behar ditugu neurriak. Zalantzarik gabe, 2023 hau uraren eta saneamenduaren inguruan konpromezuak hartzeko urtea da.

Izan ere, uraren munduko egun hau NBE-ren Urari buruzko 2023ko Konferentziaren hasierarekin bat egiten du (martxoaren 22-24, New York).

Gaurkoan, gure Kontu-Kontari atala lurralde urrunetan zein gertukoagoetan dauden hainbat gizataldeei laguntzen diharduten pertsona bati eta erakunde bati eskaintzen diogu; aipatu laguntzarik gabe, bizitzarako hain beharrezkoa den ura eskuratzeko aukerarik izango ez luketen gizataldeei, hain zuzen ere. Beste behin ere, aukera ona dugu hau altxor preziatuenetakoa dugun uraren erabileraren eta kudeaketaren inguruan dugun ardura jabetzeko, baita gizakiok elkarren zaintzan dugun erantzunkizunaz kontzientzia hartzen jarraitzeko ere. 

Nola ez, lankidetza, boluntariotza, desparekotasunak, eraldaketa soziala… gure irakurketa zipriztinduko duten hitz eta kontzeptuetako batzuk izango dira. Onerako izan dadila, eta gozagarri gerta dakizuela.


Angel Fernandez Ramos


Gaur, Uraren Munduko Eguna, Ángel Fernández Ramos aurkezteko plazerra dut. 

41 urteko madrildar hau Ingeniari Zibila da eta, horretaz gain, Ingenieritza Hidraulikoan eta Ingurumenean Masterra du.

Nazioarteko Lankidetzan eta Laguntza Humanitarioan espezialdu da eta, gaur egun, Madrilgo ONGAWA Giza Garapenerako Ingenieritza GKEko lehendakaria da.

Hain modu atseginean eskaini didan elkarrizketa honekin uzten zaituztet.


1. Nolatan hasi zinen ONGAWArekin kolaboratzen? Zein da egiten duzun lana?

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan nengoenean ezagutu nuen ONGAWA, 2005ean. Une horretan, unibertsitatean zegoen boluntario talde batekin kolaboratzen hasi nintzen, eta, harrezkeroztik, boluntario-talde ezberdinetatik pasatu naiz ONGAWAn. Urte luzez dihardu nuen uraren taldearekin lanean, Tanzanian urtebeteko egonaldia ere egin nuen. 2016az geroztik, elkarteko lehendakaria naiz.

2. Zein da GKE batean laguntzen jarduteko arrazoia; bat-batean sortu zitzaizun zerbait izan zen ala eraldaketa soziala sustatu nahi zenuela garbi zenuen? Zerk eraman zintuen zehazki honen parte izatera?

Beti izan dut garbi desparekotasunak eta ahulenen zaurgarritasuna gutxitzeko lan egin nahi nuela.

ONGAWAk egiten duen lana nire formakuntzatik oso hurbil dago; eta, Unibertsitatean nengoela ONGAWA ezagutu izanak burua izugarri ireki zidan eta nire ibilbide profesionala beste modu batera ikusten lagundu zidan ziurrenik. Bestalde, ONGAWAren lan egiteko moduari darion profesionaltasuna eta zehaztasuna izugarri gustatzen zait, eta asko ikasten laguntzen dit.

3. Kontaiguzu, Zer da ONGAWA? Zein da/dira GKE honen helburu nagusia/k? Zertan datza zuen lana?

ONGAWA Giza-Garapenerako Ingenieria teknologia giza-garapenaren zerbitzura jartzea xede duen GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) da, gizarte bidezkoago eta solidaioago bat eraikitzeko asmoz. Giza Eskubideak babestu, errespetatu eta sustatuko dituen mundu bat nahi dugu, datozen belaunaldiei begiratuz.

Pertsonak eta aldaketak sortzeko duten gaitasuna jartzen dugu erdigunean, desparekotasunen aurka dihardugu, generoari lotutakoen kontra bereziki, eta giza-talde zaurgarrienei erreparatzen diegu bereziki. Herritar konprometitua nahi dugu, beste erakunde sozialekin batera beharrezkoa den eraldaketa soziala sustatu eta exijitzeko parte hartuko duena. Denboran iraunkorrak diren emaitzak lortzen dituzten prozesuekin konprometitzen gara. Gure lan eredua giza eskubideen ikuspegia da.

Ezagutza eta berrikuntza txirotasunaren kontra daramagun borrokara egiten dugun hurbilketaren muinean daude.  

4. Zein talde duzue? (Langileak, boluntarioak, kolaboratzaileak...)

1142 bazkideren eta 250 boluntarioren parte-hartzea dugu, eta Nicaragua, Guatemala, Mozambique eta Espainian sakabanatutako 50 profesional inguruko taldea.

5. Gaur Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta zuen lanak urarekin ere harreman zuzena du… Zenbat herrialdetan (eta zeinetan) erraztu duzue urarekiko irisgarritasuna? Zein da hori lortzeko prozesua? Eta lortzen ez denean, zer?

Une honetan martxan diren proiektuak ditugu Nicaragua, Guatemala, Senegal, Tanzania eta Mozambiquen. Duela urte batzuk Perún ere egin genuen lan. Espainian, Hiritartasuna eta Gizarte Eraldaketa sustatzen ditugu.

Ura izateko (eta saneamendua) giza eskubidea bermatzeko -horrekin batera lantzen dugun beste eskubide bat baita, ura, saneamendua eta higienea estuki lotuta daudenez-, lan-ildo hauen bitartez egiten dugu:

  • Ura eskuratzeko zerbitzuak sustatzen ditugu landa eremuetan, azpiegiturez hornituz, zerbitzuak kudeatzen dituzten antolakuntzak indartuz, berdintasunean eta genero esperruan bazterkeriarik eza bilatuz.
  • Saneamendua irisgarria izan dadin ere lan egiten dugu, baliabide urriko inguruneetarako egokiak izan daitezkeen teknologien bitartez, ingurugiro aldetik zein sozialki eta ekonomikoki epe luzera bideragarriak izango direnak, eta higienearen sustapen metodologietan sakonduz eta onargarritasun kulturalean.
  • Bertako, nazio mailako zein nazioarteko intzidentzia egiten dugu, eragile instituzionalengan Urarekiko Giza Eskubidearen gauzatze eraginkorrago baten aldeko konpromezu handiagoa sustatzeko.

Uretarako sarbidea bermatzeak zera eskatzen du: uraren azpiegiturak sortu eta birgaitzea eta uraren inguruan, baliabide den heinean, lan egitea, 

bere kontserbazioari, kalitateari eta erabilerari erreparatuz, baita bere iraunkortasunari ere (arro-ikuspegitik) eta ur-hornidurako sistemen sarbideari eta kudeaketa iraunkorrari dagokienez. Sistemen kudeaketa iraunkorra ahalbidetuko duten ereduak lantzea berebizikoa da epe luzeko irisgarritasuna bermatzeko.

6. Ura eskuratzea urruneko arazoa da ala ez da askok pentsa genezakeen bezain arazo urruna? Ezagutzen al duzue ura eskuratzea zaila egiten zaien hurbileko errealitaterik? 

Ura eskuratzeko arazoa oso hurbileko zerbait da; adibide argia da Madril erdialdetik oso kilometro gutxitara dagoen La Cañada Real auzoaren kasua, sinestezina gerta badakiguke ere, bai baititu eremuak non bizilagunek ez duten ura modu erregularrean eskuratzeko aukerarik.

Bestalde, aldaketa klimatikoa uraren eskuragarritasunaren inguruko mugak sortzen ari da.

Arazo politikoa dela esango nuke, hau da, azpiegitura egokiak sortzearen inguruko interesarekin lotura duena.

7. Zalantzarik ez dago txorrota ereki eta behar adina ur izatea sarri asko baloratzen ez dugun pribilegio bat dela… Kontzientziazio eta sentsibilizazio lanik egiten al duzue?

Bai, Espainian egiten dugun lanaren zati handi bat eraldaketa sozialerako kontzientziazioa da, hala nola, erabakiak hartzen dituzten pertsonengan intzidentzia.

8. Egun honetan ura modu berezian ospatzen al duzue (kanpaina, ekitaldi, aipamenen bat…)?

Gure urteroko agendan dagoen egunik garrantzitsuenetako bat da, eta, urtearen arabera, gure kanpainak edo ekintzak aldatu egiten dira. Aurten, beste gauza askoren artean, New Yorken gaude, Uraren Munduko Konferentzian (https://ongawa.org/conferencia-mundial-del-agua-2023-un-momento-unico-en-nuestra-generacion/) eta kanpaina oso garrantzitsu bat beste erakunde batzuekin (https://aguaparatodas.org/) uraren arazoari buruz hitz egiten eta egungo egoeraren ingurura kontzientzia ekartzen. Esteka honetan, gure azken berri guztiak uraren inguru: https://ongawa.org/seccion/agua-y-saneamiento/

9. Zein modutara kolaboratu dezaketu ONGAWArekin? Zein dira larritasun handiena duten beharrak? Zergatik da garrantzitsua GKE bati laguntzea?

Bazkide edo/eta boluntario eginez; enpresa bat bazara ere lagundu dezakezu. Hemen dituzue moduak https://ongawa.org/sumate/

Iruditzen zait berebizikoa dela zure gustu eta pentsakerarekin bat datorren lana egiten duten organizazioei lotzea, beraiengan konfiantza duzunean, nire kasuan ONGAWA. Gainera, erakundeek eskuak eta baliabideak behar dituzte zorrotz eta modu profesionalean lan egin ahal izateko. Horiekin elkartzeak gizarte-ehuna osatzen du, gure gizarteentzat funtsezkoa dena. Hori gutxi balitz, GKEek gizartearen garapen sozialean zein ekonomikoan zeregin garrantzitsua dute, irabazi-asmorik gabe eta gizarteari laguntzeko helburu bakarrarekin.

10. Egin ez dizudan galderaren bat erantzun nahiko zenuke?

Iruditzen zait elkarrizketa osoa izan dela; ez zait, beraz, beste ezer bururatzen. 

Zuretzat esker oneko hitzak baino ez zaizkit geratzen zuretzat. Eskerrik asko zure historia partekatzeagatik eta, batez ere, mila esker egiten ari zaren lanagatik. Plazerra izan da! Eskerrik asko!



Elkarrizketatzailea:

Yevheniia Kulias