Kontemplazio Denbora - Kronika
Hilabetero bezala, meditazio gunean topatu gara, gure munduko errealitate sufritzaileari abegi eginez, urrunekoak zein gertukoak -bidean, egunero elkar topatzen ditugunak- aintzat hartuz.
Luis Guitarraren "Desaprender la guerra" abestiak isilune bat izaten eta gure gizarte asaldatu honetako horrenbeste egoera...huts...elkar ez ikustez eta zaurgarritasunez beteta daudenen alde eskatzen lagundu digu.
Horregatik, hurbil ditugun horiengan abiatuta, zera errezitatzen dugu:
Zorionekoak berotasunez eskua estutzen dutenak...
Zorionekoak beren denboraz eskuzabaltasunez gabetzen direnak...
Zorionekoak besteak, behar dutenean, hartu eta babesten dituztenak...
Eta, urrunen daudenak gogora ekarriz: Ukraina, Melilla, Mediterraneoa...adierazten dugu:
Irudikatutako uhandreen abestiek erakarrita, harrapatuta, guregana iritsi eta itsasertz honetan oin egiten dutenak agurtuko ditut... Han okerrago bada ere...
Agurtuko ditut, nire eskuak eurengana jo eta erori gabe eusten dugun bitartean.
Gurariak, musika, isiltasuna, eta baita ITXAROPENA ere partekatzen ditugu, JAUNAK BETI ZAINTZEN GAITUELAKO.
Gure topaketa Teresa de Jesusen hitzezko abestia entzuten amaitu dugu:
NADA TE TURBE NADA TE ESPANTE...QUIEN A DIOS TIENE NADA LE FALTA.
Paula Muro