Isilune Zirkulua - Kronika
Beste ostegun batez, oraingoan Loiolaetxearen eskutik, gure Isilune Zirkulua osatu dugu, sartzea eta irtetea, irekitzea eta harrera egitea ahalbidetzen duen zirkulua. Horretarako biltzen gara, doanari, pasatzen denari, geratu eta begiratzen duenari… gonbidapena luzatu eta gogorarazteko harrera posible dela.
Esaten ziguten hospitalitatea eskuzabaltasun eta berotasun ekintza bat dela, zeinak ezbeharraren aurrean maitasuna eskaintzen duena. Ateak eta bihotza ontasunez zabaltzea besteari maitasuna eta senidetasuna erakustea da.
Horrelako zerbait da gure gizartearentzat gustatuko litzaigukeena, bere handian begiratuta, ezinezko iruditzen zaiguna. Baina nire buruari galdetzen diot ea zirkulu honetan sartzen eta irteten ari garen pertsona bakoitzak gure eremu txikietara eramango bagenu, horrelako zerbait ez ote litzatekeen errealitate bilakatuko.
Zirkularitatea da pertsonak berdinak garela, denok eman eta jaso dezakegula, denontzako lekua dagoela eta zenbat eta anitzagoa den zirkulua eraiki nahi dugun gizartearen argazkia hobeto osatu daitekeela sentiarazten diguna.
Eskerrik asko denon artean era nekaezinean eusten diren keinu txiki hauengan sinesteagatik.
Arantza Odriozola.