Hitzaldia/Tertulia: "Aniztasuna aberastasun gisa. Elkartzetik abiatuta loturak sortuz" - Kronika

17/11/2021

Opari bat da hau bezalako topaketez gozatzea, non aldaketa, beste mundu posible bat, hautabideak... helarazten zaizkigun; hitz baten, eraldaketa soziala dakarten topaketak. Eta azaroak 17an Red Mambré Sareak antolatutakoa horietako bat izan da. 

Bileraren hasieran, Karmele Villarroelek, testuinguruan jarri gaitu, datu batzuen bitartez. Itxaropena apur bat galtzera zaramatzaten datuak: iaz 170 herrialdek beren mugak itxi zituztela, edo iaz ere 40.000 pertsonatik gora izan zirela itsasoan euren bizia arriskuan jarri zutenak. Edo Espainiak asilo-eskaeren %3a baino ez duela jasotzen. 

Baina, saioak aurrera egin ahala, OnDoaN Topagunea, Loiolaetxea Elkartea, Ellacuría Fundazioa... bezalako erakundeek jartzen dituzten aletxoak ezagutu ahal izan ditugu, aipatutako datuak aldatu edo arintzeko jarritako aletxoak. Eta aurrera egiten duen neurrian, itxaropena berreskuratzen joan gara, Emilio eta Elena edo Sonia, Xabi eta bere seme-alabak bezalako pertsonen bizitza-aukera ezagututa, zeintzuk pertsona migratuentzako erreferentziazko familia bihurtu baitira, beren familia pertsona berriei zabalduz eta -kultura ezberdinak abiapuntu- partekatzeko aukera izanik, elkar aberastuz. 

Lerro hauek baliatu nahi ditut beste aldera begiratu ez dezazuen gonbidapena luzatzeko, eta pertsona guztien artean bidezkoagoa izango den mundu baterako aldaketan parte hartzera animatzeko. Eman diezaiegun harrerarik onena, egunerokotasunetik, bizimodu hobe baten bila iritsi diren pertsonei, eta errespeta ditzagun.

Lucila Bergareche