Harrera Familien II Topaketa Mambré Sarea - Kronika

28/05/2022

Maiatza amaierako Iruñea abegikor bezain distiratsuan, harrera-familia batzuk eta "hartuak" izandakoak elkartu gara, partekatu eta gure esperientziari ahotsa emateko gogoz, elkar ezagutzeko, ondo pasatzeko eta mundo zalapartatsu honetan ibiltzen elkarri laguntzeko.

San Inazio zaurituaren lekuko eta bere bihurtzearen konplize izandako Iruñea honetan, familian hartuak izan gara, maitasunez eta eskuzabaltasunez.

Izotzaldia urtzeko baliagarri izan diren anana eta meloien artean, begirada zabaltzen joan gara eta gure bizitzen zati bat hartu duten pertsona hauekin igarotako egunei ahotsa jartzen joan gara. Nola ikusten ditugu, nola uste dugun ikusten gaituztela. Norantza daramate beren begirada eta nola lagundu diezaiekegu begiratzen. Altuera berdinera begiratu diezaiogula elkarri, harrotasunez eta duintasunez. Jakinik esker ona beti izango dela hobea batak bestearekiko sentitzen bada.

Luzoker-zuku, arepa eta kus-kus artean, bazkari atsegina partekatu dugu non, bakoitza bere mailan, sukaldari senaz, zerbitzari trebetasunaz edo flangintzaz harro agertu den.

Elkarrizketa eta kolibrien artean, txikienek itxi dute jardunaldia atzo urrun eta gaur zugandik gertuago daudenei omenaldia eginez. 

Javier Zabalza