"Un hogar limpio de productos tóxicos" Tailerra - Kronika
Azaroak 9 ditu, La Palmera de Débora elkartu gara, OnDoaN Topagunearen gune ederrean, etxerako garbigailuak sortzen ikasteko. Denda eta supermerkatuetan ehundaka produktu -denak itxura erakargarridunak eta emaitza miragarriak igartzen dituztenak- hain erraza den garaian, bitxia iruditu zaigu etxerako gure produktuak egiteko proposamena.
Atxotitz batek dio "askotan errepikatutako gezur bat egia bihurtu daitekeela" eta, zoritxarrez, hori da gure sukalde, komun eta abarretan pilatzen diren botetxo, botila eta gainontzekoekin ere.
Paradoxa da zenbat eta produktu gehiago erosten ditugun gure etxea desinfektatzeko, orduan eta gehiago pozoitzen garela gu.
Osasunarentzat kaltegarriak diren ehundaka osagai bizi dira gurekin, arnasten ditugu, ukitzen ditugu, xurgatzen ditugu… erabiltzen ditugun bakoitzean.
Osasunerako bideak hori guztia beharrezkoa den pentsatzera gelditzea eskatzen du. Atzerapauso bat eman dezakegu eta xumea eta eraginkorra den amonaren xaboi, ozpin eta alkoholarekin konektatu. Etxean sartzen denaren kontrola hartu dezakegu eta gure burua zaindu, egiaz osasuntsuago egoteko.
Parte hartu dutenek pozez eta itxaropenez hartu dute tailerra, hori guztia egia bihurtu dezakegula sinestuz.
Arratsalde dibertigarria izan da, barrez eta ikasketez betea.
Pertsonalki, nire esperantza eta fedea indartuta atera dira.
Eskerrik asko guztioi,
Mónica Zanolli