Bueltan gara!
Ikasturte berri bat hasten da OnDoaN Topagunean, gure lagunaak zareten (eta izango zareten!) guztiokin uneak partekatzen jarraitzeko aukera bikain berri bat.
Ekainean pozik eman genion agurra 22/23 ikasturteari, oparitu zizkigun gauza guztiengatik: jarduera aberasgarriak, ekimen eta proiektu berriak, ospakizun hunkigarriak, visita eta topaketa ahaztezinak, elkartasun eta konpromiso handia denon partetik… eta, nola ez, etapa berria ilusio eta gogo berrituz hastera garamatzaten jasotako maitasun eta esker-ona.
Urrian berriro jarriko dira abian jarduera ezberdinetako topaketak: "La Palmera de Débora" taldeko emakumeen taldearenak (hauek, ezin itxaronda, irailean egin dute lehen bilera), "Otoitz Topaketak", "Familia Konstelazioen Tailerrak", "Kontu-Kontari" ataleko erreportaiak, "Tarteak, Txangoak, Tontorrak" mendi irteerak eta txango kulturalak, "Isilune Zirkuluak", FISC-en ekimen eta proiektuak, "Osasun eta Genero Hitzaldiak", "Boluntarioen Formakuntza"… eta jarduera berri bat gehitzen zaie: "Yoga Tailerra", arrakasta bat izatea espero duguna. Hori gutxi balitz, martxan dira baita ere "Laguntza Psikoemozionaleko" eta "Terapia Sistemikoko Kontsulta" zerbitzuak.
Urtero bezala, ikasturtean zehar ideia eta erronka berriak sortuko dira, Elkarteari bizi(poz)a emango diotenak eta bidea zirraragarriago bilakatuko dutenak.
Lan bikaina egiten jarraitzen duen gure Boluntario Taldeak eskaintzen digun babesa eskertu beharrean gara, urte bat gehiagoz; OnDoaN Topaguneak eskaintzen duena ez litzateke posible izango beraiek guztiak gabe. Eta, nola ez, berriz ere guregan konfiantza erakusten eta egiten dugunak merezi duela uste duzuen guztioi. Eskerrik asko!!
23/24 zoriontsua! Laster ikusiko dugu elkar!