Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

28/01/2022

Gaurko saioan, Monika bere historia kontatuz hasi da, migratzaile izateak egoera desberdinak direla ulertzen eta migratzera behartuta geratu diren beste pertsona batzuekin enpatia izaten laguntzen diola.

Ondoren, gogoeta egiten lagundu digu pertsona bakoitzak emozioak bizitzeko duen erari eta haiek kudeatzeko modu ezberdinen inguruan. Gutako bakoitzak nola egiten duen esperimentu baten bidez aztertu ondoren, taldeka amankomunean jarri dugu bizi izan ditugun sentsazioak eta ondorengo hausnarketa. Horrekin, elkarri eragiten diogun pertsonak entzun eta ikustearen garrantzia ikusi ahal izan dugu. Gainera, emozio hauek modu ezberdinean bizi ditugula jabetu gara, oso garrantzitsua dena beste pertsona bati lagundu nahi diogunean.

Monikak "ikusten zaitut, entzuten zaitut" deitzen dion "mantra" hau ulertu eta gero, gatazken eremura hurbildu gara zehatzago. Gatazkak, zerbait negatiboa bezala daude ikusita gizartean, haserrea, desadostasuna edo talkaren pareko. Alabaina, Monikak ikusarazi digu gatazka batean arrazoia izatea bilatu ordez adostasunera iristea bilatzen bada, hartatik ikaspen batera irits gaitezkeela. Gatazka batean Bitartekari papera hartzen denean (egunero gertatzen den zerbait), distantzia hartu behar da eta arazoari bide eman. Bide emate horrek horretan nahasita dauden pertsonekin modu aberasgarrian eta parte ezberdinentzako onuragarrian kudeatzea esan nahi du.

Laburtuz, gaurko saioa etengabeko ikaspen bat izan da pertsona anitzak nola ulertu eta haiekin nola lan egitearen inguruan.

Etorkizunean oso kontuan izan ditzakegun bi esaldirekin geratzen gara:

1. Inguruan ditugun pertsonak ikusi eta entzun behar ditugu, presentzia bat izateko.

2. Gatazkak ebazteko distantzia hartu behar da, epaitu gabe ulertzen saiatuz hartatik ikasi ahal izateko. 

Leyre Ruiz de Alda