Terapia Sistemikoko Kontsulta


OnDoaN Topaguneak Terapia Sistemikoko zerbitzua eskaintzen du, gatazka bat konpontzea edo zenbait arlo pertsonalen lanketa -bakarka zein taldean- behar duen ororentzat, begirada berri batetik abiatuta.

Terapeuta da pertsonari bere buruarekiko konexio prozesuan lagunduko diona, eta hazi ahal izateko barne-indarra atera dezan lagunduko diona.

Begirada Sistemikoa gure portaera eta emozioak gure familia sisteman kokatuta behatu eta ezagutzean datza, gertatzen zaigunaren zati handi batek gure familia sisteman baitu jatorria.

Begirada berri hau baliagarria da gure portaerak mugitzen garen sistema ezberdinetan behatzeko: familia, lana, gizartea...


Bakarkako Terapia Sistemikoa
(Haurrak eta Helduak)

Bakarkako kontsultak pertsonaren eskura jartzen du zailtasunez bizi duen edo gatazka bat sortzen dion hura adierazteko, sakontzeko edo behatzeko.

Irudien erabilpenaren bitartez eratzen da egoera, mahaigainean jarritakoari ikuspegi eta begirada berri bat emateko. 

Hitzordua eskatu


Familia Terapia Sistemikoa

Familian elkarturik eta irudien bitartez, ematen diren dinamikak perspektibaz behatzean eta haien ulermenean datza, blokeo edo zailtasuna ekar lezaketen elementuak igartzeko. Laguntzarekin, nork bere burua entzun eta adierazi ahal izateko lekua.

Hitzordua eskatu

Erakunde-Konstelazioak

Erakunde - Konstelazioak lantaldeei zuzenduta daude, batez ere. Sistema osatzen duten elementuen eitearen bitartez, ekiten ari diren eta erakundearen garapena baldintzatzen ari diren hondo-dinamikak ikustea eta ulertzea ahalbidetuko digute.

Hitzordua eskatu

Familia Konstelazio Tailerrak

Egoerarekiko begirada berri bat ahalbidetuko duen informazioa modu plastikoan ikusaraziko duten alderdiak lantu ahal izateko talde-gune bat eskaintzen du.

Hurrengo tailerra



Arantza Odriozola Zubia

Irakaslea, Gizarte Hezitzailea eta Terapeuta. Eskarmentu handia du norbanako zein taldeen laguntzan, espiritualtasuna abiapuntu giza-garapenerako. Familia Konstelazioetan Diplomatua Mexikoko Universidad Multicultural Dr. Emilio Cárdenasen, Familia Konstelazioen Diplomaturan moduluak ematen ditu 1. eta 2. mailetan, eta tutoretza lanak egiten ditu bertan.

Urteak daramatza bakarkako zein taldeko lan terapeutikoan, gatazka-konponketan, ibilbide migratzaileetan eta Gizarteratzearen eremuan. Loiolaetxea Elkartean eta OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboan -non kontsulta baitauka- egiten ditu lan hauek.