LARRIA den behar-ekonomikodun proiektuak


Ondoren, Elkartean aurrera eramaten diren proiektuetako batzuk deskribatzen ditugu, zehazki behar-ekonomiko larria dutenak. 


Emakume Migratuentzako Harrera-Etxebizitza

1. proiektua

Mariaren Lagundiak, "La Palmera de Débora" topaketa taldea dugun horretako zenbait emakumek bizi duten larrialdi-egoeraren aurrean, eta Elkartearen beraren eskariz, Donostian kokatutako etxebizitza bat uzten du 3/4 emakumeentzat, 6 hilabeteko egonaldia bermatuko duelarik. 

Elkarteko boluntarioek, urrian eta azaroan egindako lanari eta dedikazioari esker, etxebizitzaren egokitzea egin ahal izan zen (garbiketa, margoketa, zaharberritzea, altzariak, etxeko gauzen hornidura...) eta abenduan inauguratu zen lehenengo bi emakumeen iritsierarekin; urtarrilean, hirugarren bat iritsi zen. 

Emakume batzuk ekarpen txiki bat egin dezakete alokairu bezala, baina oro har ez dute diru-sarrerarik ezta lan-mundura jauzi egiteko aukerarik ere. Tamalez, Elkarteak ez du haien mantenuari edo bertan bizitzeak dakartzan gastuei (argia, gasa, ura...) aurre egiteko adina funts.

Horregatik proposatzen dizugu proiektu hau, babesteko proiektu bezala.

Proiektua babestu nahi dut