.

Gaur, martxoak 17, arrazakeriaren kontrako manifestazioa izan da, zeinetan jende askok hartu baitu parte berdintasunari eta bereizkeriaren kontrako borrokari babesa erakusteko.

Martxoaren 16an, "CUIDANDO SIN DESCUIDARNOS" izenburu ezin iradokitzaileagoa duen hitzaldiarekin atsegin eman digu gure María Eugenia Iparragirre maiteak. Zeinen gai interesgarria emakume guztiontzat, kulturalki GU izan baikara, gu gara, seme-alaben, adineko pertsonen, bikotekidearen… zaintzaz ardura garenak, eta galdera da: Nork zaintzen gaitu gu?...

Hori izan da 8M martxan errepikatu den galdera. La Palmera de Déborakoak gara; OnDoaNekoak! –erantzun dugu.

Oso topaketa berezia bizi izan dugu gaur; Mariaren Lagundiko Ekipo Nagusiak bisita jaso dugu, eta gure Elkartean egiten den lana eta arnasten den bizitza aurrez aurre azaltzeko aukera izan dugu.

Gaur, otsailak 21 ditu, eta berriz ere otoitz-gune batean elkartu gara, topaketa hauen hari bezala argia erabiliz.

Topaketa berri bat "La Palmeran". A ze poza berriz ere gure "konfort-eremuan" elkartzean, konfiantzazko gune seguruan, non aitortuak eta onartuak sentitzen baikara. Datozen asteetan egingo ditugun jarduerei buruz eztabaidatu dugu. Hala, datorren bileran EMOZIOEI buruzko hitzaldi bat izango dugula adostu dugu, gure egunerokoan hauek nola kudeatzen...