Isilune Zirkulua - Kronika
Hileko hirugarren osteguna; beste bat. Isilune Zirkuluen beste topaketa bat, Gipuzkoa Plazan, gure ibiliarekin migratzaileen arazoa ikusgarri egiteko.
.
Hileko hirugarren osteguna; beste bat. Isilune Zirkuluen beste topaketa bat, Gipuzkoa Plazan, gure ibiliarekin migratzaileen arazoa ikusgarri egiteko.
Opari bat da hau bezalako topaketez gozatzea, non aldaketa, beste mundu posible bat, hautabideak... helarazten zaizkigun; hitz baten, eraldaketa soziala dakarten topaketak. Eta azaroak 17an Red Mambré Sareak antolatutakoa horietako bat izan da.
Urriaren 29an, OnDoaNek 2021-2022 ikasturterako antolatu duen boluntariotzarako prestakuntza ikastaroaren lehenengo saioan egoteko zortea izan dut. Espero nuena bezalakoa izan ez den proposamena, lehenengo unetik etxean bezala sentiarazi baikaituzte, modu hurbil eta lagunkoian hartu, ezezaguna zitzaidan lekua, guztiz egiazko eta nahi dugun bezala...
Gaur ordutegi berria izan dugun Palmeran, eta, hala, beste batzuetan etortzerik izan ez duten kide batzuekin elkartu ahal izan gara. Giro zoragarria izan dugu, berriro elkarrekin egoteak eta partekatzeko aukera izateak hauspoturik.
EGIAZKO GURARIZ ETA ITXAROPENEZ betetako lelo honekin, BARNERATZAILEAGOA den mundu baterantz, non denok ospatzen baitugu, hileko hirugarren ostegun honetan, udazken betean eta blaitzen gintuen euripean, Donostiako Isilune Zirkulua elkartu gara.