.

Ondoaneko Otoitz-Tailerretan meditatzeko eta sendatzeko gune beroa aurkitu dut. Eguneroko zarata isilarazteko leku bat. Esker oneko geldialdia egunaren amaieran norbera entzun eta gure baitan bizi den buruko pake horretan sakondu eta berkonektatzeko eskainia. Isiltasunetik. Zuregan dagoen onena jario dadin giro segurua, zure bost zentzumenak...

Igandea, hotza, eguraldi txarra, ez nuen oso martxa "atsegina" aurreikusten. Niretzat zerbait zeharo berria zen, sekula ez dut horrelako zerbaitetan parte hartu. Baina, Trintxerperako bidean trenera igo naizenetik, bat gehiago sentitu naiz. Ni "kanpotik zetorrena" nintzen, baina, berriro diot, betidanik horren parte izan banitz bezala sentitu naiz....

Isilune Zirkuluak, martxoak 16 dituen honetan, 19:30etan, Gipuzkoa Plazara deitu gaitu, beste behin ere, mundo bidezkoago baten nahi partekatuaren eta konpromezuaren aldeko lekukotza emateko. Ohikoa den bezala, hileroko hirugarren ostegun honetan, kausa justu ezberdinen alde konprometitutako aurpegi ezagun askok egin dugu bat zirkulua osatuz....

Gaur, Emakume anitzak sororitatea ehuntzen izenburupean, Maria Eugenia Iparragirre (gure Maria Eugenia) hizlari izango zuen hitzaldia izango zela jakin nuenean, bertaratzeko bulkada bat sentitu nuen, baina, izenburuak garbi dioen bezala, emakumeei zuzendutako hitzaldia izanik, segituan baztertu nuen burutik ideia. Eguna iritsita, ordea, ia ohartu...

Eguraldi pattala iragartzen bazuten ere, ateri dago egunaren hasieran. Hotz egiten du, hori bai, baina animoak eta gure arteko giroak berotuko gaitu.

Ekerrik asko!

24/02/2023

Hainbeste dira gure ibilbidean (otsaila honetan 5 urte betetzen ditugu!) batzen goazen keinu, detaile... opariak, gaurkoan, OnDoaN Topagunea leku geroz eta kutunagoa, gizatiarragooa, hurbilagokoa, abegikorragoa... izan dadin zuen alea jarri eta, mila modutara, hunkitu gaitezen eta ahaleginak merezi duela sentitu dezagun lortzen duzuen guztioi...

Arantzaren eskaera: Idatz al dezakezu otoitzean sentitu eta bizi izan duzuna? Zurbil geratu naiz, zerbait oso indartsua eta aldi berean oso xumea sentitu baitut. Gelditu egin naiz bizi izandakoaz kontziente izan eta esperientzia pausatzeko.