Abendua 2024

Ondoren, abenduan burutuko ditugun jardueren eskaintza aurkituko duzu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, lasai asko. Parte hartzera animatu!


1- "La Palmera de Débora" emakume migratuen taldea:

Topaketa-talde irekia da, non herrialde eta kultura ezberdinetako emakumeak elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, hainbat gai jorratzeko... biltzen diren, migrazioan ibilbide luzea eta eskarmentu handia duten profesionalek lagunduta.

Bi astean behin egiten den jarduera da, larunbatetan, 16:30etatik 19:00etara. Abenduan, topaketa bakarra izango da hilaren 14an.

2- Yoga tailerra:

Abenduaren 14an, ikasturte honetarako lehen yoga tailerra egingo da, 16:30etatik 18:30etara. Jarduera hau irekia eta musutruk da parte hartu nahi duene ororentzat. 

3- Isilune Zirkulua:

Etorkinei eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratze isila. Gipuzkoa Plazan, 19:30etatik 19:45era, hileko hirugarren asteazkenetan. Abenduaren 19an izango da.

Gure zirkulua gero eta handiagoa izan dadin behar dugu... lagunduko diguzu? 

4- "Kontu- Kontari":

Atal honen helburua giza-errealitate ezberdinak azaleratzea da, eta haien inguruan sentikortzen eta kontzientzia hartzen laguntzea. Injustiziak salatzeko eta gizarte justuago eta gizatiarrago baten aldeko ekimenak babesteko dugun bozgorailua da.

Urteko hilabete bakoitzean data seinalatuak daude; nazioarteko edo munduko..... egunak. Hilabete bakoitzean, data horietako batean zentratuko gara, eta gaiaren inguruko ikuspegia eta hausnarketa ekarriko digun pertsona esanguratsu bati egindako elkarrizketaren bitartez helduko diogu aipatu gaiari.

Abenduaren 18an, gure web-orriko Kontu-Kontari atalean aditu bati egindako elkarrizketa bat argitaratuko da. Urriaren 13an ospatu zen Hondamendi Arriskuak Gutxitzearen Nazioarteko Eguna dela eta, hori da jorratuko den gaia. Ez ahaztu gure web-ean sartzea! 

5- Gabonetako ospakizuna:

Abenduaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, ospakizun txiki bat egingo dugu Mariaren Lagundiko Ikasle-Egoitzako elizan.

Ondoren, Bidezko Merkataritzako produktuz osatutako Gabonetako saskia zozketatuko da.

OnDoaNeko lagunak, denok zaudete gonbidatuta!

6- Laguntza Psikoemozionala:

Zerbitzu hau zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei eta, batez ere, gazte zeta heldu migratuei -beraien migrazio-ibilbidea eratzen laguntzeko- zuzentzen zaie.

Saioak asteazken eta ostegunetan egingo dira, aurrez hitzordua hartuta eta hasierako balorazio baten ondoren betiere.

Harremanetarako

7- Terapia Sistemikoko kontsulta:

Kontsulta hau gatazkaren bat konpondu nahi duenarentzat zein zenbait arlo landu nahi dituenarentzat gune bat da, bai bakarka bai taldean, begirada berri batetik abiatuz. 

Astearte goizetan eta ostegun arratsaldetan artatuko da, aurrez hitzordua hartuta.

Hitzordua eskatu

8- Egin zaitez FISCeko Boluntario:

Zurekin batera aztertuko dugu zein jarduera egin dezakezun gurekin, zure aukeren eta lehentasunen arabera. Zure laguntzaren ondoriozko eskertzaz gain, boluntario izateko prestatzen zaitugu.

Boluntario izan nahi dut