Laguntza Psikoemozionala
OnDoaN Topaguneak laguntza psikoemozionaleko zerbitzu berri bat eskaintzen du, gazte eta heldu migratuei zuzendua bereziki, migrazio-ibilbidea egiten laguntzeko.
Inmigrazioak galera asko dakartza. Inmigrazioaren fenomenoa ez da beti norbanakoaren ikuspegitik aztertzen, ez da pertsonarengan jartzen arreta, jatorrizko herrialdea uzteak dakartzan sufrimenduetan eta abegi gutxi duen herrialde batean integratzen saiatzean. Lantze-prozesuaren konplexutasuna eta dolu mota horrek dakartzan betikotze-arriskuak lagundu nahi dira.
Halaber, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei Laguntza Psikoemozionala eta Entzutea eskaintzen zaie.
Horretarako, behar ezberdinak artatzen diharduten laguntza arloan eskarmentu handia duen pertsona bat dugu taldean:
Mónica Zanolli Viera
Arte eta literatura irakaslea. Gestalt Terapia eta Sistemikoan, Bach Sistema Lore-Terapian, Psikopedagogia Sistemikoan, Eneagrama Sufian eta Sufismoan, eta Gorpuztasunean trebatua. Animazio soziokulturaleko proiektuetan korrdinatzaile gisa egin du lan, hezkuntza-arlo bateko arduradun gisa bere jaioterrian, Uruguain, Zerbitzu Solidario Terapeutiko bat koordinatuz.
Halaber, eskarmentu handia du terapeuta modura, eta Durangoko Jesuiten Goazen Proiektuan eta OnDoaN Topagunean boluntario gisa lan eginez garatzen du jarduera profesional hau, pertsona migratuei lagunduz.